72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

67/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroak egiteko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuarekin izenpetu den lankidetza hitzarmenaren testua onesten duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta horretan proposatu Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuarekin lankidetza hitzarmena onestea, Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroetan parte har dezan ziurtatzeko, bai eta 16.875 euroko gastua ere, ikastaro horietan egin beharreko prestakuntza jarduerak finantzatzen laguntzeko.

Kontuan hartuta Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroek bai ikuspegi instituzionaletik bai unibertsitatearen hedapenari begira duten garrantzia, bidezkoa da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmenak izenpetzeko duen eskumenaz Hezkuntzako kontseilaria baliatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluak bereganatzeko aurreikusten duen posibilitatea eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak hitzarmen hori sinatzeko duen eskumena nire gain hartzea.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuaren arteko hitzarmenaren testua onestea. Foru agindu honen I. eranskinean dago.

3. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuarekiko hitzarmen honek ekarriko duen gastua onestea, gehienez ere 16.875 euro, indarra duen aurrekontuko "Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak" izeneko 430000 43000 4819 322302 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea. Hitzarmenaren testua I. eranskinean ageri da.

5. Foru agindu hau eta hitzarmenaren testua igortzea Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Unibertsitate Hedapenerako Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 12an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuaren arteko lankidetza hitzarmena, Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroak antolatzeko

Iruñean, 2009ko ekainaren 3an.

Bildu dira:

Batetik, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria.

Bestetik, José Luis Martín Nogales jauna, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendaria.

Bi alderdiek elkarri aitortzen diote behar besteko gaitasuna eta ahalmen nahikoa hitzarmen hau ezartzeko. Horretarako,

Adierazten dute:

Lehenbizikoa.-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuaren helburuetako bat Nafarroako gizartean ezagutza eta kultura sustatzea da.

Bigarrena.-Horretarako bitarteko egokia Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen programazioa da. Ikastaro horietako jarduerak, gai askori buruzkoak eta irekiak, tresna baliagarriak dira giza prestakuntza osoan laguntzeko. Prestakuntza osoak, bestaldetik, aisialdiaren eta denbora librearen kulturan du batik bat bere lekua, pertsona janzteko eta aberasteko aukera baita.

Hirugarrena.-Erakunde zientifiko eta kulturalen eragin kulturala eta beren zerbitzua Nafarroa osora zabaldu beharra dagoela oharturik, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroak sustatzea.

Laugarrena.-2009an, Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuak unibertsitate hedapenaren arloan koordinaturik betetzen dituzten ekintzen barruan daude.

Bosgarrena.-Horregatik guztiagatik, Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroetan programazio zorrotza, eguneratua, hurbila eta kalitatekoa bermatzeko, lankidetza hitzarmen hau onestea proposatzen da, klausula hauen arabera:

Klausulak:

Lehenbizikoa.-Xedea.

Hitzarmen honen xedea da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuaren arteko lankidetza esparrua ezartzea, Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroen programazio orokorraren barruan, 2009an, unibertsitate horrek beteko dituen prestakuntza jarduerak antolatu, garatu eta finantzatzeko.

Bigarrena.-Prestakuntza jarduerak.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak konpromisoa hartu du Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroen programazio orokorraren barruan prestakuntzako jarduera hauek gauzatzeko:

1. Europako zinemagintzaren bidea (VI).

2. Nafarroa I. Irudiaz gaindi. Nafarroako mirariak.

3. Ekintza gaitasunen ikaskuntza: robotika eskolan.

4. Emozio-adimena eta emozio positiboak.

Hirugarrena.-Programazioa eta antolaketa.

Prestakuntza jarduerak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak antolatuko ditu, zeinak, hala nahi badu, jarduera horiek gauzatu eta behar bezala zabaltzeko egokiak iruditzen zaizkion entitateei parte har dezaten eskatu ahal izanen dien, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Laugarrena.- Zenbatekoa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak IX. Udako Ikastaroetan parte hartzearen truke, Hezkuntza Departamentuak 16.875 euroko diru-laguntza emanen du prestakuntza jarduera horietarako, ondoko laukian aipatzen diren zenbatekoekin.

Diru-laguntza horrekin prestakuntza jardueren kostu erreala ordainduko da, hau da, hainbat kontzeptutan gerta daitezkeen diru-sarrerak kenduta ateratzen den zenbatekoa.

Prestakuntza jarduera bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa gehieneko gastua da; horregatik, kostu erreala txikiagoa denean diru-laguntza proportzio horretan murriztuko da.

PRESTAKUNTZA JARDUERA

EKARPEN EKONOMIKOA

Europako zinemagintzaren bidea (VI)

4875

Nafarroa I. Irudiaz gaindi

4000

Ekintza gaitasunen ikaskuntza

4000

Emozio-adimena eta emozio positiboak

4000

Guztira

16875

Bosgarrena.-Ordainketa.

Aipatutako zenbatekoen ordainketa Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez baimenduko da, prestakuntza jarduerak gauzatu eta nahitaezko frogak aurkeztu ondoren, "Justifikazioa" izeneko klausulan, seigarrenean, araututakoari jarraikiz.

Seigarrena.-Justifikazioa.

Hitzarmen honetan jasotako prestakuntza jarduerak 2009ko urriaren 30a baino lehen justifikatu beharko dira. Horretarako, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak prestakuntza jardueren memoria akademiko eta ekonomikoa aurkeztu beharko ditu Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan.

Memoria akademikoan bigarren klausulan aipatzen diren prestakuntza jarduera guztiak jasoko dira, eta II. eranskinean ageri den inprimakiari jarraikiz eginen da.

Memoria ekonomikoan, berriz, laugarren klausulan, "zenbatekoa" izenekoan, jasotako prestakuntza jarduerak jasoko dira, diru-sarrerak eta gastuak adierazita. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuko idazkaritzak egiaztatuta egonen da, eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren izenean emandako gastuen frogagiriak erantsiko zaizkio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 27. artikuluan araututakoarekin bat.

Laugarren klausulan ezarritako diru-laguntzen ordainketa kasuan kasuko prestakuntza jarduerei buruzko memoria akademikoak eta ekonomikoak aurkeztu ahala baimendu ahalko da.

Laugarren klausulan jasotako prestakuntza jarduera bat bertan behera gelditzen bada, ez da ordainduko jarduera horri esleitutako diru ekarpena.

Zazpigarrena.-Kontrolerako kide anitzeko organoa.

Hitzarmen hau zaindu eta kontrolatzeko eta Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroetan Hezkuntza Departamentua ordezkatzeko, pertsona hauek esku hartuko dute:

Pedro González Felipe jauna, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.

María Antonia Del Burgo Tajadura andrea, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Javier Itúrbide Díaz jauna, Unibertsitateko Hedapenerako Ataleko buru eta IX. Udako Ikastaroen koordinatzailea.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren aldetik, bertako zuzendariak, José Luis Martín Nogalesek, eta UHUNren Iruñeko Zentro Elkartuak izendatuko dituen beste bi pertsonak esku hartuko dute.

Zortzigarrena.-Bateragarritasuna.

Hitzarmen honen bidez laugarren klausulan aipatzen diren prestakuntza jardueretako baimendu diren diru-ekarpenak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak helburu berberarako beste administrazio publiko eta erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik jaso dezakeen beste edozein bateragarriak dira. Aipatutako klausulan ageri diren prestakuntza jardueretarako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa egiazko gastuak baino handiagoa baldin bada, superabita Hezkuntza Departamentuari itzuli beharko zaio.

Bederatzigarrena.-Indarraldia.

Hitzarmenak izenpetzen den unean hartuko du indarra eta, beraz, ordutik aurrera izanen ditu ondorioak bi alderdientzat; 2009ko abenduaren 31n amaituko da haren indarraldia.

Hamargarrena.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Bigarren klausulan jasotako prestakuntza jardueren zabalkundea egiteko argitaratzen diren materialetan, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuak Nafarroako Gobernuak emandako laguntza agerraraziko du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuak, berriz, hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatuko du.

Hamaikagarrena.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoari lotuko zaio. Orobat, diru-laguntza itzuli egin beharko da, Hezkuntza Departamentuak hala erabakitzen duenean, hartarako ebazpena emanda, atzematen bada behin eta berriz ez direla betetzen organo kudeatzaileak diru-laguntzaren prestakuntza helburua osotara betetzen dela bermatzeko asmoz emandako jarraibideak.

Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa izanen da.

Hamabigarrena.-Diru-laguntzaren itzulketa.

Hitzarmen honetan ezarritako betebeharren bat ez betetzeak eta memoria akademiko eta ekonomikoetan agerrarazitako datuak faltsutzeak jasotako zenbatekoak itzul daitezela eskatzeko eskubidea eraginen dute, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen II. tituluan araututakoarekin bat.

Hamahirugarrena.-Interpretazioa eta aplikazioa.

Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa kontrolerako kide anitzeko organoak eginen du, eta alderdiek ez dute inolaz ere beren gain hartuko agiri honetan berariaz ezartzen diren betebeharrak baino handiagoak edo desberdinak.

Hamalaugarrena.-Jurisdikzioa eta eskumena.

Alderdiak, hitzarmen honen interpretazio edo aplikazioaren ondorioz sortzen diren auzietan, Iruñeko epaitegien mende jarriko dira espresuki eta alderdiei legokiekeen beste edozein foruri uko eginen diote.

Eta adostasunaren adierazgarri, Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzen dute lehentxeago esandako egunean eta tokian.

Nafarroako Gobernuaren aldetik:

Hezkuntzako kontseilaria,

Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren aldetik:

Zuzendaria,

José Luis Martín Nogales jauna

II. eranskina

Ikastaroaren ebaluazio-orria1

Nafarroako Unibertsitateen IX. Udako Ikastaroak, 2009

Unibertsitatea:

Ikastaroaren izena:

Zuzendaria:

Tokia:

Datak:

Saioak, osotara:

Ordu kopurua, osotara:

Hizlariak, osotara:

BERTARATUTAKO PUBLIKOA

Matrikulatuak

Bestelakoak

Bertaratuak, osotara

Emandako edukien laburpena eta ebaluazioa2:

Gorabeherak:

Prentsako txostena3:

(1) Bigarren klausulan aipatzen diren prestakuntza jarduera guztietan bete beharrekoa.

(2) Gomendatutako gehieneko luzera: 10 lerro. IX. Udako Ikastaroen memorian argitaratuko da.

(3) Komunikabideetan ikastaroari buruz argitaratutako aipamenen fotokopia erantsi, ahal dela DIN A4 neurrian.

Iragarkiaren kodea: F0916242