72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2009ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan,
osoko bilkuraren goranzko doikuntzak. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren aurrekontuko aldaketa, goranzko doikuntzei buruzkoa, 2009ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916806