72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALESBES

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrari egindako aldaketen espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertu eta biharamunetik aitzina; hala, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Alesbesen, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0916037