72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. AFAPNA Sindicato izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuen gordailua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan 2009ko maiatzaren 26ko 13:00etan aurkeztu direla ''Afapna Sindicato'' lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten administrazio publikoetako langileak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Iván Ortueta Izco eta Juan Carlos Laboreo Viela.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 27an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0917053