72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Udalak 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, 2009ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran. Espedientea jendaurrean egonen da, Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritar edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0915873