72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

Aldaketa 2009ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2009ko maiatzaren 7ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontuan aldaketa egiten duen espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0915834