72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ORONDRITZ

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Orondrizko Kontzejuak, 2009ko maiatzaren 3ko osoko bilkuran, 2009. urteko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Orondritz, 2009ko maiatzaren 6a.-Kontzejuburua, Lazaro Javier Ainciburu Erneta.

Iragarkiaren kodea: L0915778