72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MILAGRO

2009ko aurrekontua eta plantilla organikoa
Hasierako onespena

Milagroko Udalak 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, haren betearazpen oinarriak eta plantilla organikoa onetsi zituen hasiera batean, 2009ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0916055