72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEATXE

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2009ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Leatxeko Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Leatxen, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0915920