72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TXULAPAIN

2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Txulapaingo Udalak, 2009ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Txulapaingo Udalak, 2009ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, 2009ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, argitaratu eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik. Hona hemen laburpena:

-Sailkapen ekonomikoa:

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileen gastuak: 83.009,43 euro.

II. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 87.637,05 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 40.660,42 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 77.670,00 euro.

Gastuak, guztira: 288.976,90 euro.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 76.932,45 euro.

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 17.000,00 euro.

III. kapitulua.-Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 3.000,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 127.288,48 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 15.366,31 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 49.389,66 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 288.976,90 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 276/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Txulapainen, 2009ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Mikel Armendáriz Elso.

Iragarkiaren kodea: L0916273