72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUN

2009ko Aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak hasiera batez onetsirik

Irurtzungo Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2009ko Aurrekontu Orokor eta Bakarra eta betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, espediente hau jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost eguneko epean, nahi duenak azter dezan eta, hala behar denean, egoki juzkatzen dituen erreklamazioak egin ditzan.

Irurtzunen, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Juan Jose Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L0915782