72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONAMARIA

Aurrekontuak. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2009ko otsailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 20an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo dira Udalaren 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 73.550,00 euro.

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 22.950,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 111.975,00 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 116.378,88 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 251.926,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 591.779,88 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileen gastuak: 112.245,52 euro.

II. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 96.265,75 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 80.159,61 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 300.609,00 euro.

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 2.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 591.779,88 euro.

Donamarian, 2009ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Ricardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0916111