72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORTES

Cortesko Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2009ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 738.500 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 95.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 611.410 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.368.049 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: 861.020 euro.

6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 50.100 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 1.370.571 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.094.650 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 1.126.730 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 2.036.180 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 60.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 170.005 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.557.735 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 3.000 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 141.000 euro.

Gastuak, guztira: 5.094.650 euro.

Cortesen, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0915788