72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

1/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2009 espedientea, kreditu berezia sortzen baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Caparroson, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0915808