72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANDOSILLA

Aurrekontuko 3/2009 aldaketa. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2009ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 3/2009 aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2009ko maiatzaren 13an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0915855