72. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

333/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, José Luis Labiano Elcano jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko dituela atalburuak bitarte baterako, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. José Luis Labiano Elcano jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Osasun Antolamenduaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 7an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0915474