II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TIRAPU
Aurrekontuko 1/2009 aldaketa
Tirapuko Udalak, 2009ko maiatzaren 11ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi du aurrekontuko 1/2009 aldaketa, diru-sarreren bidezko kredituei buruzkoa, hain zuzen ere inbertsio gastuen kontu-sailean eragiten duena, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsean sartzen baita.
Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Tirapun, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L0915642