71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

762/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sara Chivite Lasheras andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Adimen Osasuneko Zentroko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu bitarte baterako edo ordezko gisa Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta/edo Adimen Osasuneko Sektoreetako zuzendariak, baita Erizaintza Unitateetako buruak ere, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Sara Chivite Lasheras andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Adimen Osasuneko Zentroko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0914363