71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

2009ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2009ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 17an, 2009ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 1.700,00 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 24.630,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 1.400,00 euro.

6.-Inbertsio errealak: 2.200,00 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 31.354,00 euro.

Gastuak, guztira: 61.284,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 444,00 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 3.500,0 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 8.000,00 euro.

5.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 49.640,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 61.284,00 euro.

Eguesen, 2009ko maiatzaren 7an.-Kontzejuko burua, Juan Rangel Veras.

Iragarkiaren kodea: L0915509