71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERIAIN

Aurrekontuko aldaketa, 09/08 espedientea.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza izanen duen kontu-saila:

1-1-1. Langileen gastuak administrazio orokorrean. 12.000,00 euro.

1-1-2. Administrazio orokorreko gastu arruntak. 25.000,00 euro.

1-2-1. Langileen gastuak herritarren segurtasunean. 4.600,00 euro.

1-4-1. Langileen gastuak gizarte izaerako ondasun publikoen ekoizpenean. 3.200,00 euro.

1-4-2. Gastu arruntak gizarte izaerako ondasun publikoen ekoizpenean. 90.000,00 euro.

Kreditu gehikuntza hau finantzatzeko iturria izanen dira aurrekontu arruntean 2008ko ekitaldian lortutako diru-sarrera handiagoak.

Beriainen, 2009ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0915513