71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

ITZA

Desjabetzeko tramiteen hasiera-2.a

Itza Zendeako Udalak, 2009ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 1ean emandako 348/2002 Foru Aginduaren bitartez, 2002ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 24an, behin betiko onetsi zen Zuastiko 2. sektorean Itzako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea. Ondotik, hura garatzeko, Zuastiko 2. sektoreko plan partzial bat onetsi zen behin betiko, Udalak 2002ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, eta plan horretatik sortu da SL4 dotazioetarako udal lurzatia. Bada, urbanizazio proiektuaren arabera, lurzati horren ur hornidura eginen da Club Deportivo de Zuastira doan bidearen espaloi ondoan dagoen sare orokorretik abiatuta, hain zuzen ere Aldabara doan bide-banaketaren parean. Hortik espaloiaren ondoko zortasun-tartetik joanen da 30 metro inguru, eta ondoren SL4 (katastroko 55. lurzatia) dotazioetarako lurzatiruntz makurtuko da, errepidea perpendikularrean gurutzatuz. Hortaz, beharrezkoa da aipatutako finkaren puska bat eskuratu eta okupatzea ur-hoditeria eta SL4 dotazioetarako lurzatiaren zerbitzura izanen diren elementu osagarriak ezartzeko.

Dotazioetarako SL4 lurzatia Udalari esleitu zitzaion, aipatutako planeamenduaren exekuzioaren garapenean egindako birzatiketan. Birzatiketa hori Udalak 2003ko irailaren 11n egin bilkuran onetsi zuen behin betiko eta 2003ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an, bai eta erregistroan behar bezala inskribatu ere.

Orobat, aurreko lerroaldean aipatutako bilkura berean erabaki zen urbanizazio proiektua behin betiko onestea, eta hori ere Nafarroako Aldizkari Ofizialeko zenbaki berean argitaratu zen. Bertan zehaztu eta erabaki ziren ur hornidurako sare hori instalatzeko egin beharreko obrak, SL4 dotazioetarako lurzati publikorako harguneak jartzeko elementu osagarriekin, hain zuzen ere Club Deportivo de Zuastira doan bidearen espaloi ondoan dagoen sare orokorretik abiatuta, hain zuzen ere Aldabara doan bide-banaketaren paretik, aipatutako dotazioetarako lurzatiraino.

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, tokiko zerbitzuei buruzko obra proiektuen eta planen onespenak berarekin dakar hartzen dituzten eskubide eta ondasunen onura publikoaren deklarazioa eta horiek okupatu behar izatea, betiere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikuluak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 4.1. d) artikuluarekin bat, aipatutako Foru Lege bereko 214 eta 215. artikuluek, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 130. artikuluak, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10. artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoari jarraituz.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17 eta 18. artikuluetan eta Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57,b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta prestatutako txosten juridikoa ikusirik, aho batez,

Honako hau erabaki da:

1. Honako obra honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea eta erabaki honen xedapen zatian aipatutako plan eta proiektuen onespenak dakarren onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratzea: ur hornidurako sarea eta gainerako elementu osagarriak ezartzea, Club Deportivo de Zuastira doan bidearen espaloi ondoan dagoen sare orokorretik abiatuta, Zuastiko 2. sektoreko birzatiketarekin, 2003ko irailaren 11n behin betiko onetsitako harekin, sortutako SL4 dotazioetarako udal lurzatirarekin lotzeko.

2. Jendaurrean jartzea hamabost (15) egunez 2. sektoreko plan partziala eta urbanizazio proiektua, haietatik eratortzen baitira aipatutako obrak, bai eta haiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, jarraian ematen baitira, proiektu horiek ukitutakoek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten Udal honetako erregistroan.

3. Erabaki hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, non interesdunek beren eskura izanen baitute aipatutako plan eta proiektuen aldaketa.

4. Interesdunei jakinaraztea, aipatutako ondorioetarako.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Zuastiko mugapea, Itzako udalerria

Ukitutako ondasun eta eskubideak

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

JABETZA

ALDI BAT. OKUP.

ERREGISTROAK

ml

Un.

POL.

LURZ.

LUR MOTA

Señorío de Zuasti Golf Club, S.A.

San Andrés-Zuastiko Jaurerria zk.g.

32

64

2

49

Hariztia

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2009ko maiatzaren 28an.-Alkatea, Socorro Pérez Ollo.

L0916781

Iragarkiaren kodea: L0916781