71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

ITZA

Desjabetzeko tramiteen hasiera-3.a

Itza Zendeako Udalak, 2009ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Iruñerriko Mankomunitateko buruak abuztuaren 27an emandako 306/2008 Ebazpenaren bitartez onetsi zen "Aldabako hornidura sarea handitzeko obraren proiektua". Horren baldintza teknikoak "AM-273174 Aldabako hornidura handitzea" deitutako proiektuan zehazten dira eta eragina dute hainbat finkaren ondasun eta eskubideetan, proiektuan berean zehaztu bezala. Ondorioz, aipatu finken zati bat aldi baterako edo behin betiko okupatu beharra dago, saneamenduko kolektorearen edo ubidearen, erregistroen eta gainerako elementu osagarrien zortasunak eratzeko, hain zuzen.

Udalari aipatu proiektuaren onespenaren berri emanik, desjabetze espedientea tramitatzeko ere eskatzen dio Iruñerriko Mankomunitateak. Gainera, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioaren deklarazioa eskatu dela adierazten da.

Udalaren zerbitzu publikoa izanik, Iruñerriko Mankomunitatearen esku dagoena, Udalak egin behar du nahitaezko desjabetzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 47.4 artikuluari eta Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluari jarraituz, eta tokiko zerbitzuen gaineko obra proiektuen eta planen onespenari loturik dago haietan sartzen diren ondasun eta eskubideen onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetako, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikuluaren (Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 4.1.d) artikuluari buruz), aipatu Foru Legearen 214 eta 215. artikuluen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 130. artikuluaren, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluaren eta gainerako xedapen aplikagarrien arabera.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17 eta 18. artikuluetan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta prestatutako txosten juridikoa ikusirik, aho batez,

Honako hau erabaki da:

1. Aldabako hornidura sarea berritu eta handitzeari lotutako ondasun eta eskubideen desjabetze prozedura hastea, Iruñerriko Mankomunitateko zerbitzu teknikoek prestatu proiektuan araututako obrak eginez, aipatu proiektuan jasotako ubidea, putzuak edo erregistroak eta gainerako elementu osagarriak egiteko beharrezko zortasunak eratuz, eta erabaki honen azalpen zatian aipatu proiektuaren onespenaren ondoriozko onura publikoa eta okupatu beharra onartuz eta berretsiz.

2. Jendaurrean jartzea hamabost (15) egunetarako "Aldabako hornidura sarea handitzeko proiektua", haren ondoriozkoak baitira aipatutako obrak; orobat, haiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, jarraian ematen dena, proiektu horiek ukitutakoek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten Udal honetako erregistroan.

3. Erabaki hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkarietan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, non interesdunek eskura izanen baitute aipatutako plan eta proiektuak aldatzea.

4. Interesdunei jakinaraztea, aipatutako ondorioetarako.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Itzako udalerria

Ukitutako ondasun eta eskubideak

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

ZORTASUNA

ALDI BAT. OKUP.

ERREGISTROAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ml

m2

m2

Un.

m2

S.º de Zuasti Golf Club, S.A.

San Andres, z.g. - Zuasti

20

20

400

2

50

Larrea

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2009ko maiatzaren 28an.-Alkatea, Socorro Pérez Ollo.

L0916777

Iragarkiaren kodea: L0916777