71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde
autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko hiru lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren lehendakariak, 2009ko maiatzaren 20an emandako ebazpenaren bidez, hezitzaile izateko hiru lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, merezimenduen baremoei buruz Tokiko Gobernu Batzordeak 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia, eta deialdiaren oinarriak.

OINARRIAK

1.-Xedea.

Deialdia egin da hezitzaile izateko hiru lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko,funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, hurrengo haur eskoletan:

-Donibane, 203 zenbakiarekin.

-Rotxapea, 607 zenbakiarekin.

-Egunsenti, 709 zenbakiarekin.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitu ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

Hala ere, lehiatzaileek lekualdatze lehiaketan lanpostua aukeratu ondoren uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, lanpostu horiek betetzea beharrezkoa ez denean, dela iraungitzeko lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek bete gabe daudelako.

3.-Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen lan-kontratudun finko izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Haur Eskolako hezitzaile lanpostu baterako izendatu izana.

d) Euskaraz jakitea berariazko betebeharra duen lanpostuan aritzeko, lehen mailako goi zikloko Euskararen Gaitasun Agiria edukitzea, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatua, edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den agiria. Euskaraz jakitea eskatzen duten hezitzaile lanpostuetako titularrek baldintza horretatik salbuetsiak daude.

Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute deialdian parte hartzea baldin eta arestian eskatutako baldintzak betetzeaz gain, gutxienez urtebetez egon badira egoera administratibo horretan.

Lanpostua hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Oliveto kondearen etorbidea, 4-2.a) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bitartez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

5.2. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

5.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

b) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko lehen mailako goi zikloko Euskararen Gaitasun Agiriaren kopia konpultsatua edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua, hizkuntza hori jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea buruturik, erakunde autonomoko lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Erakunde Autonomoko lehendakariak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzirik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Erakunde Autonomoko lehendakariak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: José María Ros Antona, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko kudeatzailea.

Ordezkoa: José Carlos de la Dehesa Villar, Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zuzendaria.

Mahaikideak:

1. Langileen ordezkari bat, Haur Eskoletako Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Haur Eskoletako Langileen Batzordeak proposatua.

2. Carmen Martinez Arcelus, Haur Eskolak erakunde autonomoko idazkaria, idazkari lanetan arituko baita.

Ordezkoa: Teresa Leoz Osés, Haur Eskoletako administrari-ofiziala.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz. Salbuespen bakarra Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean, Oliveto Kondearen etorbideko 4-2.ean, lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost eguneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

Izangaiek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera hautatu ahalko dituzte lanpostu hutsak, Erakunde Autonomoak horretarako antolatuko duen ekitaldi batean.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariak behar den ebazpenaren bidez, lanpostuak esleituko dizkie dagozkien lehiatzaileei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkeztu ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 20an.-Lehendakaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izena: .................., NAN zk.: ............ jakinarazpenetarako helbidea: ...................., herria: ................... posta kodea:........................, telefonoa:..................., laneko telefonoa: ....................

AZALTZEN DUT:

1.-Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa: (X batez adierazi dagokiona)

? Jardunean.

? Zerbitzu berezietan.

? Eszedentzia berezian.

? Borondatezko eszendentzian .............(e)tik aurrera.

? Nahitaezko eszendentzian .............(e)tik aurrera.

b) Egungo lanpostua

c) Egungo destinoa

2.-Sinatzaile naizen honek adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

3.-Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

4.-Euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuak eskuratzeko eskatzen den titulazioaren fotokopia aurkezten dudala. (Euskaraz jakitea eskatzen den hezitzaile lanpostuetako titularrek baldintza horretatik salbuetsiak daude)

Horrenbestez,

Onartua izatea eskatzen dut hezitzaile izateko hiru lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............).

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabili ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9, 31001-Iruña).

Iruñean, 2009ko .........aren ............(e)an.

(Sinadura)

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOKO LEHENDAKARIA.

II. ERANSKINA

a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, 1 puntu emanen zaio urte bakoitzeko deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1.: Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2.: Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3.: Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.: a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntu izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1.: Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.: Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.: Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.: Erakunde antolatzaileari buruzko eginbeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza saioetan parte hartzeagatik puntuazio bera emanen da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5.: Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 1 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1.: Idatz-zati honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2.: b) atalaren puntuazioa ez da 10 puntutik gorakoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L0916447