71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cadreitako, Valtierrako, Milagroko, Arguedasko eta Alesbesko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2009ko apirilaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2009ko maiatzaren 4an.-Mankomunitateko burua, María Engracia Fernández Reyero.

Iragarkiaren kodea: L0915511