71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ELGORRIAGA

2009ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa bete dadin, eta Elgorriagako Udalak 2009ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Elgorriagako Udalaren plantillako lanpostuak betetzen dituzten funtzionario, administrazio-kontratudun eta lan-kontratudunen izenen zerrendak, plantillarekin batera heldu direnak.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia paratu ondoan, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2009ko maiatzaren 11n.-Udalburua, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0915646