71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUÉNIGO

Deialdia, Cintruenigoko Udalaren azpiegitura guztietako iturgintzako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

OINARRIAK

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Udalaren azpiegitura guztietako iturgintzako arduradun izateko lanpostu bat betetzea, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrari atxikitako funtzionario bilakaturik, Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko langileetan deialdi honetako baldintzak betetzen dituztenen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez.

1.2. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, eta afiliatu eta kidetuko da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, abenduaren 30eko 13/1993 Foru Legeak ezartzen duen bezalaxe.

1.3. Lanpostuaren lansariak C mailari dagozkionak izanen dira, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lansariei buruzko behin-behineko Erregelamenduaren eta Cintruenigoko Udalean aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

1.4. Izendatuak Cintruenigon bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan ezarriko du egoitza.

1.5. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. oinarria.-Eginkizunak.

2.1. Izendatua gertatzen denak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

Iturgintza Zerbitzuari atxikitako langileen erantzule zuzena izanen da, haiek finkoak nahiz aldi baterakoak edo azpikontratatuak izan.

Iturgintza arloko erabilera, puntuan jartzea eta mantentze-lana antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu, baita bere kargupeko langileen lan eta zereginak eta haien errendimendua ere.

Udal instalazioetako lanak eta funtzionamendua kontrolatuko ditu, eta iturgintza zerbitzuak egiteko kontrataturiko enpresen funtzionamendua gainbegiratuko.

Bere lantaldea koordinatuko du Zerbitzu Anitzetako Lantaldeko gainerako atalekin, zerbitzua hobeki kudeatzeko eta eraginkorragoa izan dadin.

Egin beharreko lanen artean lehentasunak finkatuko ditu alkatearekin edota horrek eskuordetzen duenarekin batean.

Bere zerbitzuko makineria guztiak, erremintak, ibilgailuak etab. zaindu eta kontrolatuko ditu.

Laneko segurtasuna betetzen dela zaindu eta horren jarraipena eginen du.

3. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea eta nazionalitate espainiarra edukitzea, edo Europako Batasuneko kide diren estatuena.

b) Cintruenigoko Udalaren plantillaren barrenean funtzionario edo lan-kontratudun finko izatea.

c) Goi mailako Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe izatea, gutxienez.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B-1 motako gidabaimena izatea.

c) atalean eskatzen den baldintzaren ordez administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna frogatu beharko da.

3.2. Aitzineko baldintzak deialdi honetan aurreikusitako tenorean eta maneran egiaztatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea burutzean betetzen direla ulertuko da, baita hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte ere.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cintruenigoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko, dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean.

Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

4.2. Horrekin batera lehiaketako baremoaren irizpideen arabera baloratu beharreko merezimendu guztien egiaztagiriak ere aurkeztuko dituzte.

Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia egiaztatuarekin frogaturik ez dauden merezimenduak.

4.3. Eskabidearekin batera, udal diruzaintzan 15 euro ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da, espedientea formalizatzeko eta azterketa-eskubideetarako.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.2. Baztertutako izangaiek behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta ondoko hamar egun baliodunetan erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

6. oinarria.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Barne Gobernuaren Batzordeko burua den zinegotzia.

Lehen mahaikidea: Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen duen teknikaria.

Lehen mahaikidearen ordezkoa: Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen duen teknikaria.

Bigarren mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko teknikaria.

Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko teknikaria.

Hirugarren mahaikidea: Cintruenigoko Udaleko langileen ordezkari bat.

Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Cintruenigoko Udaleko langileen ordezkari bat.

Laugarren mahaikidea: Cecilio Fernández Azcona, Cintruenigoko Udaleko idazkaria.

Laugarren mahaikidearen ordezkoa: José Luis Gil Garbayo, Cintruenigoko Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengoa bertan ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

7.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

7.1.1. Lehiaketaldia.

Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, II. eranskineko baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak alegatu eta jatorrizko agiri edo fotokopia egiaztatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten denean. Hala egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du, inola ere, aurkeztu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik kontuan hartu.

7.1.2. Oposizioaldia.

Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenengo proba.-Ariketa teorikoa:

Ariketa idatzi honetan, epaimahaiak deialdi honen III. eranskineko gaiei buruz prestatzen dituen galderak erantzun beharko dira. Gehienez ere 20 puntu, eta bazterturik geldituko da bederen 10 puntu erdiesten ez dituen izangaia.

Bigarren proba.-Ariketa praktikoa:

Epaimahaiak proposatutako bi kasu praktiko argitu beharko dira, egin beharreko lanarekin zerikusia dutenak. Gehienez ere 20 puntu, eta bazterturik geldituko da bederen 10 puntu erdiesten ez dituen izangaia.

Oposizioaldiaren kalifikazioa. Epaimahaiko guztiek emandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da oposizioaldiko ariketetan izangaiak lortzen duen puntuazioa. Epaimahaikoek emandako puntuazioen artean hiru puntuko aldea edo handiagoa egonez gero, kalifikaziorik handiena eta txikiena besterik gabe baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioak erabiliko dira batez bestekoa lortzeko.

7.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko nahiz oposizioaldiko atal guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izanen da hautatua.

8. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emanen du aditzera, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako emaitzak batu ondoan eta erdietsi duten puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori alkateari igorriko dio, puntu gehien lortu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

8.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Cintruenigoko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Jaiotagiriaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia behar bezala egiaztatua, edo hura jasotzeko eskubide ematen duen agiria.

c) Interesdunak dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun psiko-fisikoa duela egiaztatzen duen medikuaren agiria edo txostena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta defendatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

8.3. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

8.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

9. oinarria.-Izendapena.

9.1. Hautabidea bukatutakoan eta izangaiak aurreko 8.3 oinarrian aipatutako agiriak ekarri ondoren, Cintruenigoko Udaleko funtzionario izendatuko da osoko bilkuran.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Cintruenigoko funtzionario bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritu den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita; aurretik, dena dela, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, erabaki hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Adolfo Navascues Navascues.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................................................, adinez nagusia. NAN zenbakia: ......, jaioteguna: ................., jaioterria: ....................... (.......................) bizitokia: ...................., karrika: ..............................., zenbakia: ........., posta kodea: .............., telefonoa: ................

Honako hau azaltzen dut:

Iturgintzako arduradun izateko lanpostu bat, Gizarte Segurantzako araubide orokorrari atxikitako funtzionario izaeraz, oposizio-lehiaketa murriztuan betetzeko deialdian, 2009ko ..........aren .......(e)ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, eskaturiko baldintza guztiak tenorez eta moduz betetzen ditudala.

Behar diren agiriak eransten ditudala.

Horrenbestez,

Eskatzen dut:

Iturgintzako arduradun izateko lanpostua betetzeko hautaprobetan onar nazatela.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Goi mailako titulazioa: 3 puntu.

b) Erdi mailako titulazioa: 2 puntu.

c) 2. LHko edo Batxilergoko titulazioa: puntu bat.

d) Iturgintzako ikastaroak egiteagatik: 0,10 puntu, ikastaro bakoitzeko; gehienez ere 0,50 puntu.

e) Zerbitzu anitzetako enplegatu gisa izandako lan esperientzia, enpresa publiko nahiz pribatuan: 0,25 puntu, urtean. Gehienez ere puntu 1.

III. ERANSKINA

Iturgintzako zainketa eta mantentze lanen inguruko oro.

Iragarkiaren kodea: L0915757