71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

JAURRIETA

Udaleko hautetsien 2009ko ordainsariak

Jaurrietako Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideei beraien karguan aritzeagatik eman beharreko bilkura-sariak onetsi zituen, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bertan ezartzen baitira 2009tik 20012ra bitarteko ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula.

Horiek horrela, aho batez erabaki da Udalbatzako kideendako bilkura-sariak ezartzea beren karguan aritzeagatik, hau da, osoko bilkura arrunt nahiz berezietara edo bestelakoetara joateagatik. Hona hemen:

-Zinegotziak eta alkateak ez dira ez dedikazio esklusiboan ezta partzialean ere arituko, eta ordainduko zaie osoko bilkuretara joateagatik, 130,00 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.300,00 euro urtean haietako bakoitzari.

-Karguaren eginkizunak sortutako gastuak ordainduko zaizkio alkateari, hau da, beste erakunde batzuetan parte hartzeagatik, dietak, joan-etorriak eta bestelakoak. Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuak bere enplegatuentzat ezarria duen prezioaren arabera (0,32 euro kilometroko, aurten) ordainduko zaio alkateari, eta karguaren eginkizunetan ematen duen denbora 14 euro ordu bakoitzeko. Kontzeptu hauengatik, alkateak, gehienez ere, 2.600,00 euro jasoko ditu urtean. Zinegotziek ere ordaina hartuko dute karguaren eginkizunak sortutako gastuengatik; lauren artean gehienez ere 1.408,00 euro izanen dira.

-Udal batzordeen bilkuretara joaten diren udalkideei 30 euroko konpentsazioa emanen zaie bilkura bakoitzeko.

Horrek guztiak atzera eraginak izanen ditu 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jaurrietan, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L0915526