71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Tuterako Udalaren Trafikoari buruzko Ordenantzaren 55, 56 eta 58. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako Udalaren Trafikoari buruzko Ordenantza Orokorraren 55, 56 eta 58. artikuluen aldaketa.

Aldaketa horien eta erregelamenduzko jendaurreko aldiaren iragarkia, 2009ko 39. :bon.ean argitaratu ziren, apirilaren 1ean, baita Udalaren iragarki oholean ezarri ere. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Dena dela, ordenantzako aldaketek bidezko ondorio juridikoak izan ditzaten, argitara ematen da haien testu osoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

55, 56 eta 58. artikuluen testua:

"55. artikulua: Lehen lerroaldetik "Yanguas y Miranda kalea" kentzea, honela uzteko: "Oinezkoen eremua: Carrera kalea, Fueros plaza, Eza kalea (Fueros plazaren eta Cine Regio kalexkaren artean), Ugarte kalea, Muro kalea (Concarera kalearen eta Muro kaleko 3 zenbakiaren pareko biribilgunearen artean) eta Constitución plaza".

56. artikulua: Lehen lerroaldeari "Yanguas y Miranda kalea" eta "Herrerías kalea" eransten zaizkio, testua honela uzteko: "Oinezkoen eremua: Bóveda kalea, Mercadal plaza, Chapinerías kalea, Mercado Viejo kalea (Mercadal plazaren eta Serralta kalearen artean), Pasaje kalea, Leache kalea, Burgaleta kalea, Carnicerías kalea, Cortadores kalea, Yanguas y Miranda kalea eta Herrerías kalea".

56. artikuluko hirugarren lerroaldea: "Bóveda kalea" kendu eta, bere ordez, "San Jaime plaza" jartzea, testua honela uzteko: "Eremu honetan sartzeko, San Jaime plaza erabiliko da. Ezkutatzen den zutoin baten bidez arautzen dira sarrera-irteerak, urrutiko aginte bati eraginda".

56. artikuluko laugarren lerroaldea: "eta bereziki, Mercadal plazako establezimenduei" eta "Kale horietan bizi ez direnen autoek ezin izanen dute oinezkoen kale horietan sartu" kentzea, testua honela uzteko: "8etatik 11ak arte, zutoina lur azpian egonen da, kale horietan zamalanetan aritzen diren ibilgailuak sartu eta atera daitezen. Ordenantzaren 22. artikuluak dioenez, salgairen bat finka batetik ibilgailu aparkatu batera edo alderantziz, eta bi ibilgailuren artean, eramatea da zamalana egitea eremu publikoan; betiere, lan horretarako baimena izanik. Kapitulu honetan definitutako zamalanak egiteko baimendutzat jotzen dira, autoak izan gabe, zamalanak garraiatzeko baimena izan eta zirkulazio baimenean definizio horren araberako sailkapena duten ibilgailuak, edo garraio txartela dutenak.

56. artikuluko bosgarren lerroaldea: testu hau izanen luke: "Aipatu kale edo plazetako batean bizi direnen ibilgailuak, hau da, pertsona fisikoak oinezkoen kale horietan sartu eta ateratzen ahal dira zamalanak egiteko, ez beste ezertarako".

56. artikuluko seigarren lerroaldea: testu hau izanen luke: "Alde Zaharra" izeneko eranskailua diseinatuko da bertarako, eta baldintzak betetzen jarraitzen diren bitartean balioko du. Autoaren matrikula eta urtea jasoko ditu eranskailuak".

56. artikuluko zazpigarren lerroaldea: testu hau izanen luke: "Aipatu oinezkoen kaleetan bizi direnek sinestamenduaren eranskailua eskuratzen ahal dute, baita zutoinaren urrutiko agintea ere, aldez aurretik ordainduta".

Lerroalde hau kentzea 56. artikuluko zehapen araubidetik [A) arau-hauste arinak]: "Sinestamenduak baimentzen duen tokian ez bestelako plaza edo kaletan zamalanak egiteagatik, baimenik gabe edo kale horretarako sinestamendurik gabe ari den beste edozein autori bezalako zehapena ezarriko zaio", eta honela geldituko dira arau-hauste arinak:

"A) Arau-hauste arinak.

-Eranskailua izanik ere, hura jarri gabe edo ikusten ez dela zirkulatzea, oinezkoen eremuan ibiliko balitz bezala zehatuko da.

-Arau-hauste arinentzat aurreikusitako zehapenak: 60tik 90 euro bitarteko isuna".

Testu hau kentzea 56. artikuluko zehapen araubidetik [C) arau-hauste oso larriak]: "badaezpada bahitzea urrutiko agintea, sei hilabete arte", eta honela geldituko dira arau-hauste oso larriak:

"C) Arau-hauste oso larriak.

-Oinezkoen eremuan sartzeko baimena frogatzen duen bereizgarria edo sinestamendua aldatzea edo haren iruzurrean parte hartzea.

-Ordenantza honek larritzat jotako arau-hausteak egitea, zilegi ez den egintza edo omisioaren errudunak ebazpen irmo baten bidezko zehapena hartu badu aurreko hamabi hilabeteetan administrazio bidetik, tipifikazio bereko arau-haustea egiteagatik.

-Arau-hauste oso larrientzako zehapenak: 151tik 300 euro bitarteko isuna; aldi berean, baimena bertan behera utz daiteke, sei hilabetez, gehienez ere".

Erabat kentzen da 58. artikulua".

Tuteran, 2009ko maiatzaren 12an.-Herritarren Babeseko zinegotzi delegatua, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0915651