71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketa. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2009ko otsailaren 20an emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena.

Zorduna: "E.C.F.3 Asesores, S.L.", IFK: B31623721.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak iragarri du ondotik zehazten den ondasun higiezina zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunaren besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2009ko ekainaren 25eko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua). Eskaintzak 2009ko ekainaren 26an irekiko dira, 09:30ean, leku berean.

2. Ondoko zenbateko hauetatik beherako eskaintzak baztertuko dira:

  • Lote bakarra: 30.000,00 euro.

3. Eskaintzak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, hauekin batera:

-Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako prezioa. Eskaintza entitate batek egiten badu, aurkezlearen ahalordea jarduteko.

-6.000,00 euroko bermearen gordailua Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainean izan litezkeen erantzukizunak. Eskudirutan egindako gordailurik ez da onartuko.

4. Posturarik onenean gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badute, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza deusetan galarazi gabe.

5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden eskaintza egileek beren eskaintzak hobetzen ahal dituzte, %1eko tarteak, hots, 300,00 eurokoak eskainiz.

6. Esleipen zuzenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2009ko azaroaren 30ean bukatuko da, baldin eta higiezinaren esleipena aurretik ebatzi ez bada.

7. Interesdunei ohartarazten zaie ezen zorra, berandutza-interesak eta prozedura kostuak esleipena baino lehen, noiznahi, ordaintzen badira, ondasuna besterentzeko prozesua bertan behera geldituko dela.

8. Esleipen-hartzaileak beharturik daude esleipenaren ekitaldian bertan edo hurrengo bost eguneko epean ondasun higiezina esleitzeko prezioa pagatzera. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen bukaeran ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea.

9. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko aginduak Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

10. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

11. Enkantean jarritako ondasuna erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoa denean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Espedientean ez da aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean erregistroko titularrak ez beste inor bizi denik.

13. Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura joanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

14. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

15. Hona hemen zuzenean esleituz besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunaren gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak: Lote bakarra:

-Erregistrokoa: Altsasuko 5657 hiri finka, 2913. liburukia, 74. liburua, 132. orria. Deskribapena: Hiru.-Solairuartekoa, merkataritzako lokaletarako erabiltzen da, bulegoetarako; Iortia kaleko hamar, hamaika eta hamabi zenbakiekin adierazitako etxean dago; hamar zenbakia duen ataritik du sarrera, egun Bakea kaleko 3 zenbakia dena, Altsasuko jurisdikzioan; 4. poligonoko 212. lurzatian sartuta dago; 54,29 m2-ko azalera eraikia du; solairuarteak terrazaren zati baten erabilera du. Elementu komunetan duen partaidetza kuota %1,91koa da.

-Katastrokoa: bulegoak Iortia kaleko 3an, 212. lurzatia, 4. poligonoa.

-Titulartasuna: "E.C.F. 3 Asesores, S.L." enpresaren izenean ageri da, salerosketa titulu bidez erosia, jabari osoarekin.

-Tasazioaren balioa: 101.956,31 euro.

-Bahituriko finkaren gainean lehentasunezko karga hauek daude: igaro den denbora ikusita, litekeena da zenbateko horiek aldatu izana.

-Banco de Vasconia, S.A.ren aldeko hipoteka. 2009ko urtarrilaren 16an, finantza entitateak emandako idazkiaren arabera, zorra 43.164,41 eurokoa da, horrek ukatu gabe prozedurarengatik eta interesengatik dagozkion gainerako gastuak.

-Bahitu beharrekoa: 2008ko maiatzaren 12ko bahitura eginbidea, Iruñeko Hirugarren Jabetza Erregistroan 2008ko ekainaren 19an idatzia, "H" letrarekin.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2009ko ekainaren 1ean.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0917055