71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1305/2009 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdiko LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko baimenduriko gastua handitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 589/2009 Ebazpenaren bidez, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Ebazpen horrek 500.0000 euroko gastua baimendu zuen, ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko, eta 700.000 euroko gastua, LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko.

Gero, Enpresako zuzendari nagusiak, apirilaren 3ko 853/2009 Ebazpenaren eta apirilaren 15eko 985/2009 Ebazpenaren bidez, aurrekontuen kontu-sailetan doikuntza banaegin zuen, eskaerei behar bezala erantzuteko. Ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko baimendutako gastua 300.000 euroan murriztu zen eta LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko gastua 300.000 euroan gehitu.

Telebista horiek erosteko diru-laguntza eskaeren kopuru handia ikusirik, komenigarritzat jo da horretarako baimenduriko gastua berriro handitzea.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdiko LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko baimenduriko gastuari 300.000 euro gehitzea, 2009rako gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009. LTDa" izeneko 810003-81140-7800-425203 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0916442