71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Tuteran enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdia

Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 8an, jarraian argitaratzen den diru-laguntzetarako deialdia onetsi zuen.

1.-Deialdia.

Tuterako Udalak, Enplegu eta Merkataritza Alorraren bitartez, enpresa ekimena sustatu eta enplegua nahiz autoenplegua bultzatu eta babestu nahi ditu. Horregatik ondoko deialdia ezartzen da, Tuteran kokatzen diren enpresei laguntzak emanez enpresen ezarpena sustatzearren. Inbertsioa, sortutako lanpostuen kopurua, kolektibo behartsuek betetako lanpostuen kopurua, proiektuaren bideragarritasuna eta proiektuak dakarren berrikuntza baloratuko dira, beste alderdi batzuen artean.

Deialdi honetarako 12.000 euro jarriko dira gehienez ere, Enplegu eta Merkataritza Alorraren 2009ko aurrekontuko "Enpresa berrietarako diru-laguntza edo/eta laguntzak" izeneko 47001 7211 kontu-sailean.

Pertsona fisikoei eta nortasun juridikorik gabeko sozietate irregularrei 1.000 euro emanen zaizkie gehienez. Pertsona juridikoentzat, gehieneko diru-laguntza 1.500 eurokoa izanen da.

2.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da ekintzaileei diru-laguntza ematea Tuteran jarduera ekonomiko berriak sortzeko.

2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era bitartean jarduera ekonomiko berriak eratzen dituztenak izan daitezke onuradun. Horri dagokionez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako alta eguna izanen da jardueraren hasierako eguna.

Lehengo enpresa baten izena edo era juridikoa aldatuz sortutako enpresak baztertu eginen dira. Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da, halaber, deialdi honen aurreko bi urteen barnean jarduera berdina edo antzekoa norberaren kontura egin izana.

Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren 14.1 artikuluan ezarritako eginbeharrak bete beharko dituzte; garrantzitsuena, diru-laguntzari bidea eman zion jarduera egitea, aipatu den bezala. Gainerako betebeharrak honako hauek dira:

a) Diru-laguntza jasotzeko behar den portaera izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean. Ildo berean, proiektuari 18 hilabetez eutsi behar zaio, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako hasierako altatik aurrera, eta bestela litekeena da diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea, baldin eta jardueraren itxiera ezinbestekoa ez bada.

d) Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da haren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea (eta nahitaezko mutualitateekiko betebeharrak, aplikagarriak izanez gero). Tuterako Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak daudela frogatzea ofizioz eginen da.

f) Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzearren, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako dokumentuak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatzen zaion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan; halaber, deialdietan eta ebazpenetan eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

g) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

h) Behar adinako publizitatea egitea, diru-laguntza jasotzen duten programa, jarduera, inbertsio edo edozein motatako jarduketak Tuterako Udalak finantzatzen dituela adierazteko.

3.-Diru-laguntza eskatzeko beharkizunak eta haien frogabideak.

Baldintza orokor hauek betetzen dituzten pertsona fisiko, sozietate irregular eta pertsona juridikoek eskatzen ahal dute diru-laguntza:

a) Helbide fiskala eta negozioa Tuterako udal mugapean kokatzea.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

c) Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartzea 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era bitartean.

d) Proiektuaren bideragarritasunari buruzko txostena edukitzea, bai teknikoa bai ekonomiko-finantzarioa, Tuterako Udaleko Enplegu eta Merkataritza Alorrak ikus-onetsia. Sortutako lanpostuen kopurua agertuko da, besteak beste.

4.-Ebaluaziorako irizpideak (baremoa).

KONTZEPTUA

BALORATZEN AHAL DIREN ALDERDIAK

BALORAZIO

PORTZENTAJEA

Inbertsioa

Negozio bolumenaren gaineko portzentajearen arabera

%25

Enplegu sorkuntza, gehienez 25 langile

*Sortutako lanpostuen kopurua

-Zenbat lanpostu sortu diren 25 urtetik beherako gazteentzat, emakumezkoentzat, 45 urtetik gorako langabeentzat eta ezgaitasuna dutenentzat.

%25

Enpresa jardueraren bideragarritasun ekonomikoa, teknikoa eta finantzarioa

Finantza ahalmena, gastu eta sarreren aurreikuspena, emaitzen aurreikuspena, kutxako aurrekontua eta finantza ratioak aztertuko dira.

%25

Berrikuntza eta teknologia berriak

Gorantz datorren jarduera ekonomiko batean aritzea, edo gaur egungo enpresa egiturak asetzen ez dituen beharrak asetzea, edo enplegu sorgune berrietarako egokia den jarduera egitea.

%25

5.-Diru-laguntzen gaineko ebazpena.

Tuterako Udalak 2009ko abenduaren 31ra arteko epea izanen du deialdia ebazteko. Tuterako Udaleko Enplegu eta Merkataritza Alorrak dokumentazioa egiaztatu ondoren, instrukzio organoak ebazpenaren proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua, espedientea eta bertan dauden txostenak kontuan izanik.

Ebazpenaren proposamena Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko zaio eta berak ebatziko du deialdia.

Prozedura tramitatzeko beharrezkotzat jotzen diren agiriak eskatu ahalko zaizkie eskatzaileei, eta halaber, emandako diru-laguntza behar bezala erabiliko dutela bermatzeko baldintzak eta betekizunak ezarri ahalko zaizkie.

6.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabidea egin behar da, deialdi honi erantsitako eredu normalizatuan (I. eranskina), eta eskatzaileak sinatu behar du.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lehen egun baliodunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta haren indarraldia bukatu arte iraunen du.

Deialdi hau 2009ko uztailaren 31n bukatuko da.

Proposamenak 2009ko uztailaren 31ra arte aurkezten ahal dira, Tuterako Udaletxeko Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 08:00 - 18:00, eta larunbatetan 09:30 - 13:30), edo Lourdes auzoko Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 08:00 - 15:00).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak baimendutako erregistro ofizialetako batean aurkezten bada proposamena, egintza horren berri eman beharko zaio Udalari, proposamenak aurkezteko epearen barnean, telefax bidez (Udaletxeko faxa: 948-417119) edo telegrama bidaliz Tuterako Udaleko Herritarrentzako Laguntza Zerbitzura. Hori egin ezean, proposamena ez da onartuko. Dena den, aipatutako epea iragan eta hamar egun naturaleko epean proposamenik jasotzen ez bada, ez da inola ere onartuko.

7.-Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua. (I. eranskina).

b) Jarduera eratu duten pertsona fisikoen edo legezko ordezkarien NANak, edo, hala behar denean, enpresaren IFK.

c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.

d) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.

e) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena. (I. eranskina).

f) Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena (I. eranskina).

g) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da. (II. eranskina).

h) Enpresa plana aurkeztu behar da, Tuterako Udaleko Enplegu eta Merkataritza Alorreko teknikariak ikus-onetsia. Bertan azaldu behar dira xedeak, ekintzak, helburuak, langile kopurua, kolektibo behartsuentzako enplegu sorkuntza, finantzabideak, gastu eta diru-sarreren zerrenda eta 2009rako kalkulatutako aurrekontua (emaitzen aurreikuspena eta kutxako aurrekontua barne), finantza ratioak eta Tuterako udal mugapean eginen diren inbertsioen zerrenda.

i) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria (III. eranskina).

j) Egoitza-baimena, egoiliar berrien kasuan.

k) Helbide soziala.

l) TC2 eredua (enpresako langileen kopurua) edo Gizarte Segurantzako sisteman enpresaburu gisa afiliaturik ez egotearen ziurtagiria.

m) Enpresaren eraketaren eskritura.

n) Jardueraren aurrekontua, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastu banakatuekin. Ordaindutako fakturak erantsi behar dira (jatorrizkoak eta fotokopiak), eskatzailearen izenean eginak eta haren NAN edo IFK ageri dutenak, eta bankuko ordainagiria, ordaindu direla frogatzeko (IV. eranskina). Agiri horiek diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiliko dira.

Ordainduta dauden fakturak aurkeztu behar dira diru-laguntzarako. Epeka zatitutako fakturak badira, ezarritako epeen barneko data duten gastuetarako emanen da diru-laguntza.

Ez da pro forma fakturarik edo antzekorik onartuko. Jatorrizko agiriak eta fotokopiak aurkeztu behar dira, Tuterako Udaleko Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuetan behar bezala konpultsatzeko.

Eskatzen diren agiri guztiak jatorrizkoak edo Udaleko erregistroetan nahiz notarioaren aurrean konpultsaturiko fotokopiak izanen dira.

Tuterako Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga betebeharrak eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda emanda dagoela 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era bitartean.

8.-Eskabideen akatsak zuzentzea.

Deialdi honen zazpigarren oinarrian azaltzen diren dokumentu eta frogagirietako baten bat falta bada, espedienteko instrukzio organoak interesdunari jakinaraziko dio hamar egun naturaleko epea duela agiri horiek aurkezteko, eta hori egin ezean eskabidea tramitatzeko eskubidea galduko duela eta besterik gabe eskaera artxibatu eginen zaiola.

9.-Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea bost hilabetekoa izanen da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita, hau da, 2009ko uztailaren 31tik.

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrari dagokio aurkezturiko eskaeren gaineko ebazpena ematea.

10.-Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Diru-laguntza emateari buruzko ebazpena osorik argitaratuko da Tuterako Udalaren iragarki oholean, eta haren laburpena argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

11.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntza jasotzen ahalko dute diruz laguntzen den jardueraren ezaugarriekin bat datozen gastuak. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen ordaindu dena.

Ondokoak ez dira inola ere izanen diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

a) Banku kontuetako korritu zordunak.

b) Korritu, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.

c) Prozedura judizialetako gastuak.

d) Tokiko zergak, legean aurreikusi gabeko salbuespen fiskalak, konpentsazioak edo toki ogasunarekiko zor murrizketak diren heinean.

e) Ez dira gastutzat hartuko bidaietakoak, biltzar eta azoketan parte hartzeko gastuak, otorduenak eta antzekoak.

Jarduera ekonomikoa eratzeko eta jarduera hori abian jartzeko egin beharreko gastuak diru-laguntzaren xede izanen dira.

12.-Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzen xede diren jarduerak bateragarriak dira edozein administrazio, entitate edo pertsonak xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk hartzearekin, baina jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

13.-Laguntzak deuseztatzea, arau-hausteak eta zehapenak.

Diru-laguntzen onuradunak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean arau-hauste administratiboei buruz ezarritako erantzukizunen eta zehapen araubidearen mende egonen dira.

Deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, datuak ezkutatzen badira, datu faltsuak edo desitxuratuak ematen badira, edo laguntzak emateko erabakigarriak diren egitate eta inguruabarrak egiaztatzeko lanak oztopatuz gero, emandako onurak deuseztatuko dira, eta gainera:

a) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako kasuetan itzuli beharko da jasotako dirua, baita eskatu ere legezko korritua gehi %25, diru-laguntza ordaindu edo kontura eman zenetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den eguna arte.

b) Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, beraz, premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira.

c) Lau urte iraganda preskribatuko da itzulketa aitortu eta likidatzeko Administrazioak duen eskubidea.

d) Itzulketa eskatzeko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea tramitatuko da, kontraesanaren eta frogaren printzipioen araberakoa, eta interesdunari entzunaldia emanen zaio, egoki juzgatzen dituen alegazioak egin eta frogak aurkez ditzan. Udalaren Gobernu Batzarra izanen da diru-laguntzak bertan behera utzi edo deuseztatzeko organo eskudun bakarra.

Oinarri hauetan biltzen ez den orotan, indarra duen legerian xedatuak aginduko du.

14.-Ordaintzeko modua.

Onuradunak diru-laguntza justifikatu eta gero ordainduko da, aldez aurretik itzulketaren bidezkotasunari buruzko ebazpena emanda.

Behar bezala justifikatzen ez bada edo Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusten diren inguruabarretako bat gertatzen bada, diru-laguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galduko da.

15.-Justifikazioa.

Ondoko agiri hauen bidez eginen da justifikazioa:

a) Enpresa plana, honakoak bilduko dituena:

I. Proiektuaren izena.

II. Xede, ekintza eta helburuen deskribapena.

III. Enplegatuen kopurua eta kolektibo behartsuentzako enplegu sorkuntza.

IV. Finantzabideak: finantzatu diren jardueren deskribapena, haien diru-laguntza eta kostuekin.

V. Gastu eta sarreren zerrenda eta 2009rako kalkulaturiko aurrekontua (emaitzen aurreikuspena eta kutxako aurrekontua barne).

VI. Finantza ratioak.

VII. Tuterako udal mugapean gauzatzen diren inbertsioen zerrenda.

b) Egiaztagiriak, fakturak, ordainagiriak eta are nominak, zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak, kronologikoki ordenatuak IV. eranskinaren arabera. Faktura eta ordainketek 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era bitarteko data izan beharko dute.

Langileen gastuei dagozkien soldata kostuak frogatutzat eman daitezen, lan kontratuaren, hartzaileak sinaturiko nomina ordainduen edo bankuko abonu-agirien kopiak erantsi beharko dira, bai eta Gizarte Segurantzarako kotizazioen agiriak ere.

Onuradunak ezin badu behar bezala justifikatu diru-laguntzaren zenbateko osoa, ardura duen zerbitzuak diru-laguntzaren zenbatekoaren murrizketa tramitatuko du, ofizioz; hain zuzen ere, emandako zenbatekotik justifikatutako zenbatekora dagoen tartea murriztuko da, proportzionaltasun irizpideei jarraituz. Halaber, burututako proiektuaren gastu osoa eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontukoa baino gutxiago bada, horren heinean eginen da murrizketa.

16.-Jardueraren finantzaketa publikoaren publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Tuterako Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikus-entzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

17.-Datu pertsonalen babesa.

Datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eskatzaileek emandako datuak Tuterako Udalaren titulartasuneko fitxategi automatizatu batean sartzen ahalko dira. Eskatzaileek, halaber, fitxategian sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea erabili ahal izanen dute Udalaren erregistro orokorrean.

18.-Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Tuterako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Tuteran, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

I. ERANSKINA

Eskabidea, eta eskatzaileak onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen dituela eta debekurik ez duela dioen
erantzukizuneko aitorpena

Datuak:

-Eskatzailearen izena:

-Herria:

-NANa:

-Helbidea:

-Telefonoa:

-Helbide elektronikoa:

Ordezkatuaren datuak:

-Izena edo izen soziala:

-IFK edo NANa:

-Jardueraren kodea-EJSN:

-Helbidea:

-Kalea:

-Poligonoa:

-Kudeatzailearen izena:

-Telefonoa:

-Faxa:

-Web orria

-Helbide elektronikoa

Behean sinatzen dudan honek.

ESKATZEN DUT:

Deialdi honetan onar nazazuen.

AITORTZEN DUT:

Eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen ditudala. Deialdiko betebehar guztiak betetzeko eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatzeko hitza ematen dut.

AITORTZEN DUT:

Ez dudala inolako debeku kausarik eta deialdi honen aurreko bi urteetan ez dudala honelako jarduerarik ez antzekorik nire kontura egin.

Tuteran, ............(e)ko .................aren ........(e)an

Eskatzailearen sinadura,

II. ERANSKINA

Lortutako diru-laguntzei buruzko aitorpena

Eskatutako diru-laguntzari dagokionez,

Aitortzen dut:

? Ez dudala eskabide honen xederako inolako diru-laguntzarik jaso beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik.

? Eskabide honen xederako ondoko diru-laguntza hauek jaso ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO DIRU KOPURUA

(Onartu zain dagoena)

Datuak eguneratzeari dagokionez,

Hitz ematen dut aitorpen honetan aipatutako diru-laguntzetan gertatzen den edozein aldaketa Departamentuari jakinaraziko diodala, idatziz, 15 eguneko epean, haien jakinarazpena jasotzen dudanetik aitzina. Diru-laguntza eskatu diedan beste entitate publiko guztiak ere jakinaren gainean jartzeko konpromisoa hartzen dut. Halaber, jarduera abian jarri eta hurrengo 18 hilabeteetan gertatzen den edozein aldaketaren berri emanen dut, eta litekeena da diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea, baldin eta jardueraren itxiera ezinbestekoa ez bada.

Tuteran, ............(e)ko .................aren .........(e)an

Eskatzailearen sinadura,

III. ERANSKINA

Hirugarrenen fitxa

1. Ordainketen titularraren datuak:

Deiturak eta izena, edo izen soziala (pertsona juridikoa bada, erantsi S.A. edo S.L.):

IFZ edo IFK:

Helbide osoa:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

Harremanetarako pertsona:

Beste datu interesgarri batzuk:

2. Kreditu edo aurrezki entitatearen ziurtagiria. Ordainketetarako datuak:

Ziurtatzen dut ordainketen titularra, 1. atalean aipatua, bere IFZrekin, ondoko kontu honetako titular ere ageri dela:

Entitatearen kodea:

Sukurtsalaren kodea:

K.D.:

Kontuaren zenbakia:

Entitatearen aldetik (kreditu edo aurrezki entitatearen zigilua eta sinadura)

Tuteran, ............(e)ko .................aren .........(e)an

Eskatzailearen sinadura,

IV. ERANSKINA

Fakturen eta horiek ordaindu izanaren frogagirien zerrenda

Hona hemen, hurrenkera kronologikoan, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen fakturak eta horiek ordaindu izanaren frogagiriak:

ZK.

FAKTURAREN

DATA

KONTZEPTUA

ETA IGORLEA

ZENBATEKOA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

ZENBATEKOA, GUZTIRA

Tuteran, ............(e)ko .................aren .........(e)an

Eskatzailearen sinadura,

Iragarkiaren kodea: L0915650