71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betikoz onestea 5. poligonoko 340. lurzatirako eta 5. poligonoko 327. lurzatirako (Martzillako Arau Subsidiarioetako 2. sektorearen emaitza) María Nieves Boneta Navarrok sustatu duen xehetasun azterlana. Haren xedea da eraikinen bolumenak berrantolatzea, eraikigarritasunen banaketa berria eginez eta horiek homogeneizatuz, dena familia bakarreko etxebizitza elkarri atxikietan eraikitzeko (beheko solairua gehi lehen solairua motakoak). Proiektua Juan Miguel Garciarena eta José María Camarena arkitektoek egin dute (EHAEOk 2008ko abuztuaren 20an ikus-onetsia).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Martzillan, 2009ko maiatzaren 5ean.-Jarduneko alkate udalburua, Román Peláez Forné.

Iragarkiaren kodea: L0915505