71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirilurraren eta landalurraren gaineko 2009ko kontribuzioa

Ohartarazten da hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2009ko kontribuzioaren lehen seihilekoa ordaintzeko epea 2009ko ekainaren 22an bukatuko dela. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2009ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0916441