71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIRAUKI

Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua

Ziraukiko Udalak, 2009ko maiatzaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, katastroaren arabera 1. poligonoko 780, 781, 164, 782 eta 779. lurzatiak ukitzen dituena. Indarrean den Udal Plan Orokorrean ezarritako lurzoruaren sailkapenaren arabera, aldaketa horrek UE-11, UE-12 eta UE-13 unitateak ukitzen ditu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2009ko maiatzaren 28an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L0916783