71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BASABURUA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Igoako UA-2 unitatearen xehetasun azterlana, Leoncio Huarte Alsuak 9. poligonoko 139, 142 eta 197. lurzatietan sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Basaburuan, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0915742