71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

Mikel Percaz eta Samuel Arraras jaunekiko hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2009ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

6. Hirigintzako hitzarmena, Mikel Perkaz eta Samuel Arraras jaunekin.

Alkateak hitza hartu du, eta Udalbatzako gainontzekoei azaldu die, Osoko Bilkurak Mikel Percaz eta Samuel Arraras jaunekiko hirigintzako hitzarmena berriz formulatzea erabaki ondoren, hura onesteko proposatzen zaiola Osoko Bilkurari, egindako aldaketak barne direla. Hitzarmen horren testua bilkura honetako dokumentazioan jasota dago.

Udalbatzako kide batzuek eztabaida bizia izan ondoren, Osoko Bilkuran daudenek aho batez erabaki dute:

Lehena: hirigintzako hitzarmena hasiera batean onestea, eta jendaurrean jartzea 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Bigarrena: erabaki hau Mikel Perkaz jaunari, Samuel Arraras jaunari eta Ihabarko Kontzejuari jakinaraztea.

Arakilen, 2009ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0915621