71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Kontuen itxieraren espedientea, 2007ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagokiona. Behin betiko onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko apirilaren 16an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Gobernu Batzordeak, 2008ko azaroaren 14ko bilkura berezian, kontuen batzorde bereziaren eginkizunetan hartu erabakiaren bidez, behin behinekoz onetsi zuen Mankomunitatearen kontuen itxieraren espedientea, 2007ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagokiona. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hori guztia ikusirik, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen kontuen itxieraren espedientea, 2007ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagokiona.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan.

Hirugarrena.-Kontuen itxierari buruzko espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea.

Laugarrena.-Erabaki hau Mankomunitatearen kontabilitate zerbitzuei jakinaraztea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 5ean.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0915657