II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko apirilaren 16an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Mankomunitateko buruak azaldu zuen Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2009ko ekitaldiko aurrekontuaren proiektua. Hura ikusita,
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Bigarrena.-Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko dira.
Laugarrena.-Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea, behin betikoz onetsi ondoren.
Bosgarrena.-Erabaki hau Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei jakinaraztea.
Tafallan, 2009ko maiatzaren 5ean.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.
Iragarkiaren kodea: L0915654