60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1108/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Hezkuntza Departamentuko Itzulpen Bulegoko burutza bete gabe uzten duena.

Apirilaren 20ko 1108/2009 Ebazpenaren bidez burutza hori betetzeko deialdia eman gabe utzi da, deialdiaren 9.d) atalak aipatzen duen proba gainditu duen izangai bakarrak uko egin diolako prozeduran segitzeari, Nafarroako Erregistro Orokorrean 2009ko martxoaren 31n jaso den idazkiaren bitartez.

Deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0915195