60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URDAZUBI

Dantxarineko A3-2 unitatea birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2008ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, Dantxarineko A3-2 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsi zuen. 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2009ko martxoaren 6ean. Epea proiektuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. eta 76. artikuluak eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, Udalbatzak, 2009ko apirikaren 20ean egindako osoko bilkuran erabaki du:

1. Urdazubiko Udal Planaren Dantxarineko A3-2 unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onestea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Urdazubi, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L0915370