60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURILLO EL CUENDE

Arradan Arau Subsidiarioetako UO.5 exekuzio unitatea mugatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2009ko apirilaren 20ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Arradan Arau Subsidiarioetako UO.5 exekuzio unitatea mugatzeko proiektua, Arradako Kontzejuak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murillo El Cuenden, 2009ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0914243