II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
GALOZE
2009ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Galozeko Udalak, 2008ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Galozeko Udalaren 2009ko plantilla organikoa.
Iragarkia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak:
Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.
Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa:
Ur biltegi erregulatzailea mantendu eta kudeatzeko enplegatua, lanaldi murriztuan, behin-behinekoa eta E mailakoa.
Enplegatuen izenen zerrenda
Funtzionarioak:
Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 6. Lanpostuko osagarria: %29,22. Zerbitzuak noiztik onartuak: 1975-07-08.
Behin-behineko lan-kontratudunen zerrenda:
Ur biltegi erregulatzailea mantendu eta kudeatzeko enplegatua, lanaldi partzial eta murriztuan, behin-behinekoa, hutsik.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Galozen, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Francisco Sarriés Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0914187