60. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1029/2009 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Etxeko tresnetarako Renove Planaren 2009ko deialdia aldatzen duena, jarduketa bakoitzerako diruz lagun daitezkeen etxetresna elektrikoen kopurua birbanatzeko.

Enpresako zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 589/2009 Ebazpenaren bidez, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Ebazpen horretan 1.450.000 euroko gastua baimendu zen etxetresna elektrikoetarako Renove Planerako (labeak, ikuzgailuak, ontzi garbigailuak, hozkailuak eta A klaseko edo klase altuagoko izozkailuak, gasezko eta indukziozko gaineko sukaldeak).

Hasierako aurrekontua, hastapenetan, aurreko Renove planen esperientzia aintzat harturik, horrela banatu zen: diruz lagun daitezkeen 12.084 A energia klaseko etxetresna elektriko eta gasezko sukaldetarako (90 euroko diru-laguntza aparatu bakoitzeko) eta 3.020 A+ y A++ energia klaseko etxetresna elektriko eta indukziozko sukaldetarako (120 euroko diru-laguntza aparatu bakoitzeko).

Deialdia argitaratu zenetik diruz lagun daitezkeen A+ eta A++ energia klaseko etxetresna elektriko eta indukziozko sukaldeak erosteko eskaera kopuru handia jaso da. Diruz lagun daitezkeen A energia klaseko etxetresna elektriko eta gasezko sukaldeak erosteko eskaera kopurua, ordea, espero zena baino txikiagoa izan da, proportzionalki. Momentu honetan, diruz lagun daitezkeen 6.772 A klaseko aparatu edo gasezko sukalde eta 155 A baino klase altuagoko unitate edo indukziozko sukalde gelditzen dira. Horregatik, bidezko jo da kategoria bakoitzerako diruz lagun daitezkeen etxetresna elektrikoen kopurua doitzea, banaketa egokiagoa egin eta laguntza eskaerari behar bezala erantzun ahal izateko. Gainera, kontuan hartu behar da neurri honekin eraginkorrago diren aparatuen erosketa suspertzen segitzen dela.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" deialdia aldatzea, diruz lagun daitezkeen A energia klaseko etxetresna elektriko eta gasezko sukalde kopurua 2.400 unitatetan murrizteko (gelditzen diren 6.772 unitatetik 4.372ra pasatuz) eta diruz lagun daitezkeen A+ eta A++ energia klaseko etxetresna elektriko eta indukziozko sukalde kopurua 1.800 unitatetan handitzeko (gelditzen diren 155 unitatetik 1.955era pasatuz).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0914964