56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

2009ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2009. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 9/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Goizuetan, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0913662