56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2009ko apirilaren 6ko osoko bilkuran, 2009. urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:

1/2009: Obra, Udal eraikina egokitzea ekipamenduetarako.

2/2009: Obra, Plaza nagusia berritzeko.

3/2009: Obra, Utzubargo industrialdeko saneamendu kolektorea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri-Aranatzen, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0913621