56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANTSOAIN

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2009ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009-02 aldaketa aurtengo ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

Kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak:

Eragina gastuetan. 6. kapitulua.-Inbertsio errealak, 640.850,00 euro gehiago.

Eragina diru-sarreretan. 8. kapitulua.-Finantza-aktiboak, 640.850,00 euro gehiago.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2009ko apirilaren 8an.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0913611