56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AGUILAR KODESKOA

2008ko kontu orokorra

Aguilar Kodeskoko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2008ko kontu orokorrei buruzko adostasun txostena eman zuen, 2009ko martxoaren 18an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Aguilar Kodeskoan, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L0913600