56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

944/2009 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Larraga-Los Arcos Bigarren mailako Garraiorako APB Gasbidea" gauzatzeko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak martxoaren 4an emandako 588/2009 Ebazpenaren bidez, instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta "Larraga-Los Arcos Bigarren mailako Garraiorako APB Gasbidea Larraga, Oteitza, Allo, Deikaztelu, Arellano, Arroitz, Barbarin, Lukin, Los Arcos eta Sesma udalerrietan" izeneko proiektuaren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Larraga-Los Arcos Bigarren mailako Garraiorako APB Gasbidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larraga, Oteitza, Allo, Deikaztelu, Arellano, Arroitz, Barbarin, Lukin, Los Arcos eta Sesma udalerrietako alkateei edo haien ordezko zinegotziei dei egitea, 2009ko ekainaren 9, 10, 11, 12, 15, 16, 17,18 eta 19an Larraga, Oteitza, Allo, Deikaztelu, Arellano, Arroitz, Barbarin, Lukin, Los Arcos eta Sesma udalerrietako herriko etxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo María José Arozarena Gómez andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Alfredo Torreblanca Lafraya jauna edo María Carmen Uriz Lusarreta andrea, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza edo Alazne Sueskun Erauskin andreak, horietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Gas Natural Transporte SDG, S.L. enpresa onuradunari (IFK: B-63480156) jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Larraga, Oteitza, Allo, Deikaztelu, Arellano, Arroitz, Barbarin, Lukin, Los Arcos eta Sesma udalerrietako herriko etxeetakoiragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

HITZORDUA

HELBIDE EZAGUNIK EDO BIZITOKI JAKINIK EZ DUTEN TITULARRAK

POL.

LURZ.

UDAL MUGAPEA

Aktak egiteko tokia: Larragako herriko etxea

Eguna: 09/06/09

16:20

Lourdes García Martínez andrea

8

1026

Larraga

Aktak egiteko tokia: Alloko herriko etxea.

Eguna: 09/06/10

12:00

Felisa Iñigo Osaba andrea

El Pinar p., 3. 28230 Las Rozas (Madril)

*4

463

Allo

Eguna: 09/06/11

10:00

Ceferina del Portillo Chocarro andrea

Antso Azkarra etorbidea, 30. 31009 Iruña (Nafarroa)

*22

1720

Allo

13:30

María Victoria Ollobarren Garamendi andrea

Diego Mina k., 3. 31620 Uharte (Nafarroa)

*22

1709

Allo

Aktak egiteko tokia: Deikazteluko herriko etxea

Eguna: 09/06/15

10:50

Emilio Valerio Martínez-Muniain jauna

Escorzoneras etor., 5. 28224 Pozuelo de Alarcón (Madril)

7

584

Deikaztelu

Eguna: 09/06/16

9:00

Alejandro Romero Pérez jauna

Santander, 19. 50010 Zaragoza (Zaragoza)

9

236

Deikaztelu

Aktak egiteko tokia: Arroizko herriko etxea.

Eguna: 09/06/16

16:50

María Carmen Morrás Maeztu andrea

Coruña, 59. 26007 Logroño (Errioxa)

3

1058

Arroitz

Eguna: 09/06/17

10:20

Rosa Hermosa Laguardia andrea

Rafaela Ibarra, 31. 48014 Bilbo (Bizkaia)

3

911

Arroitz

11:40

Andrés Barbarin Alegría jauna

Arrigorriaga aldapa, 18. 48990 Algorta (Bizkaia)

5

1122

Arroitz

F0914005

Iragarkiaren kodea: F0914005