56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LERIN

Herri larreak enkantean

Udalak 2009ko otsailaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakia betez, aditzera ematen da ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen dela, ondotik aipatzen diren bazkaleku multzoetako herri larreak errentan emateko:

Zañeta, Valdechate eta Cuesta Sardosa, urtebetez, 2009ko azaroaren 1etik hasita. Tasazioaren prezioa, gora egiteko: 6.461,18 euro.

Enkantea Leringo Udalaren bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Enkantean parte hartzeko fidantza: tasazio prezioaren %2. Gora jotzeko postura: 6,00 euro bakoitza.

Baldintza-agiria Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki honek iraun bitartean eta bulego orduetan.

Lerinen, 2009ko urriaren 22an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0914215