56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESPARTZA ZARAITZU

Oihan enkantea

Espartza Zaraitzuko Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-4.165 larizio pinu, 2.509 metro kubiko zur eta 304,59 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 86.221,53 euro.

Proposamenak, behin-behineko fidantzatako Udalaren diruzaintzan 1.724,44 euro sartu izana frogatzen duen gordekinarekin nahiz bankuko txekearekin batean, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen beharko dira aurkeztu udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik irekiko baitira. Enkantean inork eskuratzen ez badu, berriz eginen da %10, %20 eta %30eko beherapenarekin, 13:10ean, 13:20an eta 13:30ean, hurrenez hurren.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza izanen da Enpresaren Sailkapen Agiria aurkeztea.

Baldintza-agiriak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Espartza-Zaraitzun, 2009ko apirilaren 22an.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0914424